8. Marratxoa noiz erabili

Edukia

Pilularen garapena 0 / 8

Marratxoa

  • Bikoiztapen indargarriak: gorri-gorria, labur-labur, adi-adi, ozta-ozta, alfer-alferrik...
  • Elkarketa kopulatiboak: seme-alabak, galde-erantzunak, joan-etorri...
  • Onomatopeiak: barra-barra, plisti-plasta...
  • Hainbat leku-izen: Ezkio-Itsaso, Gernika-Lumo, Lasarte-Oria...

Marratxorik ez

  • Egin, eman, hartu eta eragin aditzekin osatutako hitz elkarketak: hartu eman...
  • Bi elementuetatik lehena deklinatzen denean: etxez etxe, egunak egun...
  • Bigarren osagaia bila, eske edo falta bada: diru eske, material bila...
  • Lehen osagaia erdal, euskal, giza edo itsas denean: euskal musika, erdal mundua, giza zientziak, itsas lore...
  • Lehen osagaiaren amaierako -a galtzen denean: arrain saltzaile...

Bietara

  • Izen + izen elkarketak: eguzki-lore, eguzki lore, etxe-garbitzaile, etxe...