4. Hilabeteak bizkaieraz

Edukia

Pilularen garapena 0 / 8
Aipatu dugu Euskal Herrian herritik herrira euskara aldatu egiten dela, eta hizkuntza euskarak tokitik tokira jasan ditzakeen bariazio horiei euskalkiak deritzegula.
Ikusi hurrengo bideoa: Begira nola aldatu daitezkeen hitzak euskaldien arabera!


Guk bizkaieran jarriko dugu fokua oraingoan ere. Atal honetan hilabeteak bizkaieraz nola esaten diren ikusiko dugu.

Batueraz Bizkaieraz Jatorria
Urtarrila Ilbaltz Urteko hilabete honetan egon ohi den argi eskasiarekin izan dezake izenak zerikusia.
Otsaila Zezeila Gure lurraldeetako eguraldi eskasaren ondorioz, mendietan zebiltzan zezenak herrietara hurbiltzen ziralako.
Martxoa Martia Martitz/Marte jainkoaren omenezko izena da.
Apirila Jorraila Jorratze hilabetea.
Maiatza Lorail Loreak loratzen diren hilabetea.
Ekaina Bagila Adituek diotenez, ilea mozteko edo ebagitearekin izan dezake lotura.
Uztaila Garila Garila bilatzen zen hilabetea.
Abuztua Agorrila Lehorte edo agortze egoerekin zerikusia izan dezake deiturak.
Iraila Iraila Iratzearen hila.
Urria Urria Zuhaitzetako hostoen erorrerarekin izan dezake lotura estua.
Azaroa Zemendia Hazien aroa.
Abendua Gabonila Gabonak ospatzen diren hilabetea.