1. Datak nola idatzi

Edukia

Pilularen garapena 0 / 8

Euskaltzaindiaren gomendioa

Euskaltzaindiak, bereziki, bi formula hauek gomendatzen ditu:

Bilbon, 2021eko apirilaren 30ean.

Bilbo, 2021eko apirilaren 30a.

Ordena

Euskaraz, gaztelaniaz ez bezala, data zenbaki bidez idazteko ordena hau jarraitu behar dute datuek:

URTEA / HILABETEA / EGUNA

2021/04/30

Aposizioak

Apirilak 20 bezalako formulak aposizioetan (koma artean) bakarrik erabili daitezke:
  

Gaur, apirilak 26, Gernikako bonbaketa oroitzen dugu.

  

Batzarra apirilak 30 egin genuen