2. Orudak nola idatzi

Edukia

Pilularen garapena 0 / 8

Arau orokorra

Euskaraz, orduak zenbakiz idazten ditugunean lau digitu erabiliko ditugu: lehen biek ordua adieraziko dute eta, hurrengo biek minutuak.

Orduak eta minutuak bi puntuz bereizita idatziko dira: 09:55, 18:15, esaterako.

Deklinatzen

Deklinatzean, desberdin idazten dira ordu osoak eta minutudunak.
Ordu osoak: kasu marka pluralean adierazi behar da: 10:00etan, 04:00etan...

Minutuak agertzen direnean: Singularrean.
 08:40ra     08:40tara
Salbuespena

01:00 eta 13:00. Ordu bakarra denez, ordu bata erabiliko dugu, eta ez ordu batak. Era berean, ordu batean erabiliko dugu, eta ez ordu batetan.

Kasu markak

Kasu-marka ezartzerakoan, aintzat izan behar dugu ahoskatzen den zenbakia bokalez ala kotsonantez bukatzen den.

Kontsonantez amaitu: -e- bat erantsi.

Adibidea: 10:50. Berrogeita hamar kontsonantez amaitzen da.
Hortaz, -e- bat erantsiko zaio:
 10:50ean       10:50an
 10:50era        10:50ra.

Bokalez amaitu: ez da -e- bat erantsi behar.

Adibidea: 14:04. Lau bokalez amaitzen da.

Beraz, ez zaio -e- bokala erantsi behar:
 14:04an      14:04ean
 14:04ra      14:04era.